XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Ziñez atse ta Nik poztuago izan nai ba-dezu, lurreko guziak nardaturik eta atseginkeri oro iñausirik, zure siratsa didorokezu, ta atse ugari emango zaizu.

Ta izakitiko atse oro asagotuko zenituken giño artan, Nigan atse xamurrago ta azkaragoak ere aurrkituko dituzu.

Baña askaldian ez zera ayetara elduko, atsekabe ta burruka-nekerik gabe.

Ekandu zarra jarrkiko da; baña ekandu obeak azpiratuko du.

Sarramuskan aragia ibilliko da; baña gogo-garrak eziko du.

Azpaldiko sugeak aizkatu ta garraztuko zaitut; baña otoyak oilduko dn; ta lan adiñonez ataka guziak itxiko zaizkio.

XIII ATALA.

Yosu-Kisto'ren eduko men apala

1. Mendik aldegiten ari danak, eskarretik ere aldegiten du; ta beretzako bereziak euki nai ditunak, guzienak galtzen ditu.

Bere nausiari iñor ezpazayo berez ta oldez azpiratzen, aren aragia ziero ezita oraindik ez dagola, ta sarramuskan eta ostikoka ari zayola nabari da.